Filosofia-sistema
Bere irakaskuntza guztiz ahozkoa da, ez baitzuen ezer idatzi, bere irakaskuntza elkarrizketan (dialogoa) oinarritzen delarik. Bazituen ikasle eta jarraitzaile asko eta haietako bat Platon izan zen.Bere filosofian bost oinarrizko puntuak bereiz ditzakegu:
1- Filosofiaren helburua → Giza subjektibitatea aurkitzea ("Ezagut ezazu zeure burua")
Eta nola aurkitzen dugu giza subjektibitatea? Bi moduren bitartez aurki dezakegu:
- Ironia → "Bakarrik dakit ezer ez dakidala"
- Maiestika → "Elkarrizketaren bitartez egia argitu"
3- Antierlatibismoa → Iritzi guztiek ez dute berdin balio, badaude iritzi faltsuak eta badaude egiazkoak.
4- Bertute morala definitu daiteke
- Zer da ontasuna?
- Zer da zuzentasuna?
- Zer da zoriontasuna?
5- Intelektualismo etikoa Sokrates maisu etikoa dugu, bere helburua gizakaiaren ekintza, jokaera edo portaera azaltzea baitzen. Bere ustez, ondo jokatu ahal izateko lehenik eta behin jakin behar dugu zer den ongia; eta zuzen jokatu ahal izateko lehenik eta behin jakin behar dugu zer den zuzentasuna, zuzentasuna jakin ezean inoiz ez baitugu zuzentasunez jokatuko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario